140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑEA

Aldaketa, 2018ko aurrekontua betetzeko oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinean (Diru-laguntza izendunak). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2018ko uztailaren 3ko bilkuran onetsi zuen aldaketa, Iruñeko Udalaren 2018ko aurrekontua betetzeko oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinean (Diru-laguntza izendunak).

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1808913