140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2018ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2018 aurrekontu-aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera ere.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Miranda Argan, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1808769