140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hura entitatearen beraren aurrekontuak, haren erakunde autonomoarenak (Udalaren Musika patronatua) eta “Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Areacea SA” enpresaren diru-sarrera eta gastuen aurreikuspeneko egoera-orriak osaturik dago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1808850