140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Usategien enkantea

Udal honek enkante publikorako deialdia egin du, Iarmendi alderdian kokaturiko usategien aprobetxamendua esleitzeko, 2018ko ehiza sasoirako.

Enkantea Herriko Etxean eginen da 2018ko irailaren 8an, goizeko 12:00etan, ahozko prozeduraren bidez.

Baldintza-pleguak interesaturik daudenen eskura daude udal bulegoetan, baita Etxalarko udalaren web orrian ere (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1809079