140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Plan Orokorreko PDC-1 eta PDC-2 kostuen banaketako proiektuak kentzeko.
Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2018ko ekainaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Elgorriagako Plan Orokorreko PDC-1 eta PDC-2 kostuen banaketako proiektuak kentzeko, Elgorriagako Udalak sustatuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Elgorriagan, 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Olazar Apezteguia.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1808829