2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR ZENDEA
1-3/2018 aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2018ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, 1, 2 eta 3/2018 aurrekontu-aldaketak onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarria sartzeko.
Espedienteak jendaurrean jarri dira 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26an, argitaratu eta gero. Inongo alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsiko direla aurreikusten da.
Horrenbestez, legeak eskatzen duen gehiengoarekin,
ERABAKI DA:
1. Aldaketen isilbidezko behin betiko onespena jasotzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek dira aldaketak:
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria
PARTIDAK | AZALPENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
15102.48000 | Istripuen ondoriozko ondare erantzukizuna | 6.300,00 |
9200.62900 | Hura finantzatzeko partida hau beheitituko da: azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea | -6.300,00 |
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria
PARTIDAK | AZALPENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
4411.46300 | Eskualdeko garraio publikoa | 2.575,00 |
9200.62900 | Hura finantzatzeko partida hau beheitituko da: azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea | -2.575,00 |
3/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria
PARTIDAK | AZALPENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
9200.22604 | Juridikoak, auziak | 72.611,63 |
9200.62900 | Hura finantzatzeko partida hau beheitituko da: azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea | -72.611,63 |
2. Haren laburpena argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ohartarazten da erabakiaren behin betiko onespenaren kontra, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela, aukeran eta hurrenez hurren adierazten diren epeetan, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1808797