140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2018ko balorazio txostena jendaurrean jartzea

Bertizaranako Udalak, 2018ko maiatzaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Bertizaranako udal-mugarteko balorazio txostena; jendaurrean egoteko iragarkia 2018ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, 2018ko uztailaren 4a arte; txostenak bizilagunendako duen garrantzia ikusirik, jendaurreko epea 2018ko uztailaren 31 arte luzatzen da.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2018ko uztailaren 4an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1808794