2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Alkatearen eginkizunak eskuordetzea
2018ko uztailaren 11n, Baztango Udaleko alkate udalburuak 186/2018 Ebazpena eman du:
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Mikel Ortega Arraztoa eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, uztailaren 12tik uztailaren 18ra arte, biak barne.
Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Baztanen, 2018ko uztailaren 11n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1809033