140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2018ko 4-20 aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2018ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean, aurrekontu-aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: 4. espedientea.

Baztango Udaleko 2018ko gastuen aurrekontuan partida hau gaitu da:

GASTUAK:

1-1510-6400000.–Udal planaren idazketa: 39.337,72 euro.

4. aurrekontu-aldaketa finantzatuko da:

DIRU-SARRERAK:

1-87010.–Gastu finantzario eta baliabide atxikietarako diruzaintzako gerakina: 39.337,72 euro.

Kreditu bereziak: 5-19 espedienteak (biak barne).

Baztango Udaleko 2018ko gastuen aurrekontuan partida hau gaitu da:

GASTUAK:

5.a) 1-3110-6320000.–Elizondoko merkatuko plazako komunen moldaketa: 32.750,00 euro.

6.a) 1-4590-6190000.–Opoka zubiaren ondoko euspen-horma: 18.000,00 euro.

7.a) 1-1650-6400000.–Argiaren kontraturako plegu teknikoa: 6.000,00 euro.

8.a) 1-3420-6220000.–Oronozko frontoiaren erosketa: 19.360,00 euro.

9.a) 1-3110-6220000.–Azpilikuetako komun publikoak (materiala): 9.000,00 euro.

10.a) 1-3231-6250000.–Haur eskolako sukaldeko labea: 600,00 euro.

11.a) 1-9220-6260000.–Bake epaitegirako paper xehatzailea: 500,00 euro.

12.a) 1-1500-6240000.–Mantenimiendukoendako furgoneta: 8.000,00 euro.

13.a) 1-4540-6090001.–Azpilkueta-bergarako pistan euspen-horma: 7.500,00 euro.

14.a) 1 1533-6190001.–Iruritako trinketetik erreboterako bidearen mold.: 15.850,00 euro.

15.a) 1-4540-6190002.–Orabideko bidearen konponketa-hormigoia: 16.200,00 euro.

16.a) 1-1622-6270000.–Garbigunearen proiektua: 15.000,00 euro.

17.a) 1-4121-6920002.–Obrak nekazal azpiegiturak: 37.100,00 euro.

18.a) 1-4540-6190001.–Breaztatze lanak karreterak, auzokide bideak: 65.240,00 euro.

19.a) 1-4540-6090002.–Bagordiko kunetak bete: 17.000,00 euro.

Osotara: 268.100,00 euro.

5-19 aurrekontu-aldaketak (biak barne) finantzatuko dira:

DIRU-SARRERAK:

1-87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 268.100,00 euro.

Kreditu berezia: 20. espedientea.

Baztango Udaleko 2018ko gastuen aurrekontuan partida hau gaitu da:

GASTUAK:

1-2391-4820000.–Dirulaguntza alava sarearen dokumentala: 1.500,00 euro.

Finantziazioa eginen da gastu arrunteko partidaren kreditua hein batean beheitituz.

GASTUEN BEHEITITZEA:

1-2391-2269900.–Jarduerak emakumeen berdintasuna sustatzeko (-1.500,00 euro).

Baztanen, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1808741