140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Erakunde publikoa: Baztan ikastola
2018ko aurrekontu-aldaketa (1. espedientea).
Behin betiko onespena

2018ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean, aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: 1. espedientea.

–Baztan Ikastolako 2018ko gastu aurrekontuan partida hau gaitu da:

GASTUAK:

1-3232-6320000.–Lehen hezkuntzako jangelaren intsonorizazioa: 4.250,00 euro.

–Aurrekontu-aldaketa finantzatuko da:

DIRU-SARRERAK:

1-87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 4.250,00 euro.

Baztanen, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1808740