140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, Udaleko administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 170/2018 Ebazpena.

Ikusirik Valtierrako Udalaren administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren espedientea (deialdia Alkatetzaren 2018ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bitartez onetsi zen).

Ikusirik prozeduran bazterturik ez dagoela, egoki da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Deialdiaren laugarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Valtierrako Udalaren administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian:

–Behin betiko onartuak:

MARÍA JOSÉ RAMÍREZ BLANCO

–Behin betiko baztertuak: Halakorik ez da.

Bigarrena.–Deialdiaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, behin betiko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Udalaren iragarki-taulan ere.

Hirugarrena.–Izangai onartuari adieraztea, ezen deialdiko lehenbiziko ariketa 2018ko uztailaren 26an eginen dela, 09:00etan, Valtierrako udaletxean.

Orobat, bigarren ariketa 2018ko uztailaren 30ean eginen da, 09:00etan, Iruñeko Armada Etorbideko 2an, 8. solairuan.

Ariketarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala izan beharko du aldean.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea.

Bosgarrena.–Erabaki honen berri Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematea egiten den hurrengo bilkura arruntean.

Valtierran, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1808763