140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, Gizarte Integrazioko teknikari lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrendak egiteko

Deialdia egiten da, hautaproben bidez, Gizarte Integrazioko teknikari lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren.

Lanpostuak C mailari dagokion ordainsaria izanen du (%15eko mailako osagarriarekin eta arrisku bereziko %6ko osagarriarekin), Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren eta araudi indardunaren arabera, lanaldiaren proportzioan.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da www.valledeegues.com udal webgunean, bai eta Eguesibarko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Garajonay kalea, 1; Sarriguren, Eguesibar).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1808830