140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubideko Arga 5-XXII. Sektoreko (Funes) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzea.

Landa Garapenerako, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, maiatzaren 10eko 528/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ubideko Arga 5-XXII. Sektoreko (Funes) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza eman zuen.

Inkestaren mende jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluari jarraikiz. Oharra 2016ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ekoan.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, maiatzaren 22ko 688/2018 Ebazpenaren bidez, xedatu du Nafarroako Ubideko Arga 5-XXII. Sektoreko (Funes) interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 24an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1806888