140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

482/2018 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako udalei, uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin edo eguneratu dezaten, diru-laguntzak emateko 2018ko deialdia ebazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 18ko 170/2018 Ebazpenaren bidez, uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin edo eguneratzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen 2018rako; deialdiaren 3. eta 8. oinarrietan deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzak ezarri ziren, bai eta proposamenak baloratzean kontuan hartu beharreko elementuak ere.

Uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin edo eguneratzeko diru-laguntzak jasotzearren entitateek egin dituzten eskaerak ikusirik, kasuan kasuko administrazio espedienteak azterturik, eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalaren proposamena jasotzen duen txostena kontuan harturik.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskineko zerrendan ageri diren udalerrietako udalei aipatutako diru-laguntzak ematea, eta 23.898,24 euroko gastua xedatzea horiek finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Udalentzako diru-laguntzak, hiriguneetan uholdeei aurre egiteko planak egiteko” izeneko 780001-78200-4609-942300 partidaren kargura. Eranskinean, udalak deialdiaren 8. oinarriko irizpideei jarraikiz emandako puntuazioaren arabera ordenatuta daude, handienetik txikienera.

2. Deialdian baimendutako zenbatekoaren (25.000 euro) eta aurreko puntuan onetsitako zenbatekoaren (23.898,24 euro) arteko aldearen saldoa, hau da, 1.101,76 euro, deialdiko konpromisotik askatzea eta Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Udalentzako diru-laguntzak, hiriguneetan uholdeei aurre egiteko planak egiteko” izeneko 780001-78200-4609-942300 partidan dagoen kopuru erabilgarriari gehitzea.

3. II. eranskinean aipatzen diren udalerrietako udalek diru-laguntzak jasotzeko aurkeztutako eskaerak ezestea eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu-basean argitaratzea eta entitate interesdun guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (kontabilitate zentroa), eta zuzendaritza nagusi horretako Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

I. ERANSKINA

Entitate onuradunak

ESP.

ENTITATEA

LAGUNTZA
TEKNIKOAREN
KOSTUA

DIRUZ LAGUNDU
BEHARREKO
ZENBATEKOA

7/2018

Villatuerta

10.992,85 euro

4.000,00 euro

3/2018

San Adrián

7.331,00 euro

4.000,00 euro

9/2018

Araitz

12.366,20 euro

4.000,00 euro

17/2018

Urdazubi

4.936,80 euro

3.949,44 euro

14/2018

Betelu

11.202,18 euro

4.000,00 euro

13/2018

Garde

4.936,00 euro

3.948,80 euro

II. ERANSKINA

Baztertutako entitateak

ESP.

ENTITATEA

ARRAZOIAREN AZALPENA

2/2018

Erriberri

Kreditu aski ez

8/2018

Altsasu

Kreditu aski ez

16/2018

Etxarri Aranatz

Kreditu aski ez

11/2018

Esteribar

Kreditu aski ez

10/2018

Agoitz

Kreditu aski ez

1/2018

Galar

Kreditu aski ez

5/2018

Viana

Kreditu aski ez

12/2018

Bidankoze

Kreditu aski ez

4/2018

Ledea

Kreditu aski ez

6/2018

Uharte

Epez kanpo aurkeztea

15/2018

Orbara

Epez kanpo aurkeztea

Iragarkiaren kodea: F1808942