140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

620/2018 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2018ko obrak finantzatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 5ean emandako 188/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2018ko obrak finantzatzeko.

2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.

Deialdi honen oinarri arautzaileetan izendatutako Balorazio Batzordeak (aipatu 188/2018 Ebazpenaren bidez onetsia) onartutako eskaeren artean lehentasun ordena finkatzeko txostena egin du. Puntuazioan berdinketarik bada, ordena erabakitzea da txostenaren xedea, betiere emandako puntuazioen eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoaren arabera. Horren ondorioz, hau da ordena:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK, GUZTIRA

LEHENTASUN ORDENA

Mendabiako Udala

Mendabia

Kontsultategia handitzea

25

1

Ameskoabarrengo Udala

Zudairi

Kontsultategia handitu, eraberritu eta egokitzea

22

2

Berriobeitiko Udala

Berriobeiti

Obrak eraikinean kontsultategia egiteko

21

3

Murchanteko Udala

Murchante

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

20

4

Fiteroko Udala

Fitero

Kontsultategia egokitu eta eraberritzea

16

5

Arantzako Udala

Arantza

Berritze lanak

15

6

Erroibarko Udala

Erro

Komunak berritzea, ateak zabaltzea eta sarbideak aldatzea

14

7

Eratsungo Udala

Eratsun

Kontsultategia eraberritzea

14

8

Baztango Udala

Oronotz

Kontsultategia handitu eta eraberritzeko proiektua

14

9

Irañetako Udala

Irañeta

Eraikina eraberritzeko obrak kontsultategia egiteko

12

10

Azkonako Kontzejua

Azkona

Eraikina eraberritzeko obrak kontsultategia egiteko

11

11

Cabredoko Udala

Cabredo

Teilatua konpontzea eta berokuntza sistema aldatzea

10

12

Luzaideko Udala

Luzaide

Barruko ateak ordeztea eta kontsultategiko sarbidea aldatzea

10

13

Arbizuko Udala

Arbizu

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

10

14

Beriaingo Udala

Beriain

Teilatua berritzea

10

15

Monteagudoko Udala

Monteagudo

Harrera-administrazio gunea ixtea

9

16

Cabanillasko Udala

Cabanillas

Ate automatikoak jartzea eraikinaren sarreran

9

17

Urdazubiko Udala

Urdazubi

Kanpoko arotzeria eta kristalak aldatzea

9

18

Berako Udala

Bera

Teilatua berritzea

9

19

Mendigorriko Udala

Mendigorria

Hainbat gabezia konpontzeko jarduketak

8

20

Anueko Udala

Olague

Teilatua berritzea eta irisgarritasuna hobetzea arrapala baten bidez

8

21

Gorzako Kontzejua

Gorza

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

8

22

Astraingo Kontzejua

Astrain

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

8

23

Urraulgoitiko Udala

Irurozki

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

8

24

Iturmendiko Udala

Iturmendi

Fatxadak, kanpoko arotzeria eta teilatua egokitzeko jarduketak

8

25

Cadreitako Udala

Cadreita

Klimatizazioa instalatzea bi kontsultatan

8

26

Lergako Udala

Lerga

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

7

27

Jaizko Udala

Jaiz

Leihoak aldatzea

7

28

Gabarderalgo Kontzejua

Gabarderal

Teilatua berritzea

7

29

Igantziko Udala

Igantzi

Berokuntzarako instalazio trifasikoa

6

30

Zubietako Udala

Zubieta

Klimatizazioa instalatzea, ate eta leiho berriak jartzea

6

31

Itzako Udala

Eritze Itza

Erradiadoreen bidezko beroketa sistema aldatzea

6

32

Santsolgo Udala

Santsol

Gasolioaren bidezko beroketa instalatzea

6

33

Abaurrepeko Udala

Abaurrepea

Bi leiho aldatzea

6

34

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko diru-laguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2018ko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 950.000 euro, toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

–Mendabiako Udalari (IFZ: P3116500D) gehienez ere 198.380 euro ematea, Mendabiako kontsultategia handitzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.

–Ameskoabarrengo Udalari (IFZ: P3101300F) gehienez ere 259.999,41 euro ematea, Zudaireko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.

–Berriobeitiko Udalari (IFZ: P3190200J) gehienez ere 192.410 euro ematea, Berriobeitiko kontsultategia egiteko behar den udal eraikineko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.

–Murchanteko Udalari (IFZ: P3117600A), gehienez ere 299.210,59 euro ematea, Murchanteko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2018ko jarduketei dagokie.

2. Gastu hori 2018ko Gastuen Aurrekontuetako “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.

3. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau toki entitate interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatuari; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzari; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalari, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan. Horrekin batera, administrazio publikoak ez diren interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jar dezaketela ebazpen honen aurka, hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1807326