140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

32/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak emateko hainbat deialditan 65.291,40 euroko gasturako baimena kentzen duena.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak uztailaren 17an emandako 50/2017 Foru Aginduaren bidez, 2017-2018an 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat kirol anitzeko programak susta ditzaten Nafarroako toki entitateei ematen zaizkien diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Era berean, osotara 96.000 euroko gastua baimendu zen, deialdiari erantzuteko. Zenbateko horretatik, 64.000 euro 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitu behar zen partidaren kargura egotzi ziren. Aipatu partida Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partida izan zen.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 19ko 687/2017 Ebazpenaren bidez, eta ebazpen horren akats zuzenketaren ondoren, diru-laguntzak ematea onetsi zen. Zehazki, Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura esleitu ziren diru-laguntzak, 29.292,45 euroko zenbatekoarekin.

Beraz, deialdian eman eta konprometitu gabeko 34.707,55 euro daude partidan; hortaz, Kirolaren Zuzendariordetzak zenbateko horri baimena kentzea proposatu du, partidan erabilgarri gera dadin.

Bestalde, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak irailaren 28an emandako 60/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak sustatzeko 2017-2018 aldian. Deialdiari erantzuteko, osotara 181.560 euroko gastua baimendu zen. Zenbateko horretatik, 85.831 euro 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitu behar zen partidaren kargura egotzi ziren. Aipatu partida Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partida izan zen.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 27an emandako 787/2017 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzak ematea onetsi zen. Zehazki, Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura esleitu ziren diru-laguntzak, 55.247,15 euroko zenbatekoarekin.

Beraz, deialdian eman eta konprometitu gabeko 30.583,85 euro daude partidan; hortaz, Kirolaren Zuzendariordetzak zenbateko horri baimena kentzea proposatu du, partidan erabilgarri gera dadin.

Bi deialdietan baimendu diren eta eman ez diren zenbatekoak guztira 65.291,40 euro dira. Gastu horri baimena kentzeak berekin ekarriko du aipatu kopurua 2018ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko partidan erabilgarri geratzea.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2018rako baimendutako gastutik 34.707,55 eurori baimena kentzea honako deialdi honetan: 2017-2018an 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat kirol anitzeko programak susta ditzaten Nafarroako toki entitateei ematen zaizkien diru-laguntzen deialdia. Aipatu kopurua erabilgarri geratuko da Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura.

2. 2018rako baimendutako gastutik 30.583,85 euroko gasturako baimena kentzea honako deialdi honetan: Nafarroako toki entitateei ematen zaizkien diru-laguntzen deialdia, hirugarren adinekoentzat eta paziente kronikoentzat antolaturiko jarduera fisikoko ikastaroak edo programak, eta jarduera fisikoaren eta osasunaren tokiko programak susta ditzaten 2017-2018an. Aipatu kopurua erabilgarri geratuko da Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kirola Sustatzeko Atalari eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 21ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1806768