140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

311E/2018 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, oinarrizko osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako 408/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 12an emandako 11E/2016 Ebazpenaren arabera, oinarrizko osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendatu zutenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.

Antonino Goicoechea Galarza jaunak, zeina Batzorde Tekniko Asistentzialak izendatu baitzuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez, erretiroa hartu zuen otsailaren 28an, eta, beraz, ordeztu egin behar da.

Batzorde Tekniko Asistentzialak Pablo Pascual Pascual jauna oinarrizko osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kide izendatu du.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pablo Pascual Pascual jauna Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta, Antonino Goicoechea Galarza jaunaren ordez aritzeko, erretiroa hartzeagatik.

Gisa horretan, honako hauek osatzen dute Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua:

–Mariano Hernández Galindo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Borja Azaola Estévez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Mari Mar Malón Musgo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Rosa Alás Brun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Pablo Pascual Pascual jauna, ebazpen honen bidez izendatua.

–Jesús Soria Aznar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Ramón Villanueva Moreno jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Idazkaria:

–José Luis Moreno Ochoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 12ko 11E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1806727