140. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1261/2018 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berritzen baitira ‘’Anales del Sistema Sanitario de Navarra’’ aldizkariko erredakzio kontseilua eta kontseilu editoriala.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 5/1997 Foru Aginduaren bidez “Anales del Sistema Sanitario de Navarra” aldizkari zientifikoaren argitalpena ezarri zen Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren martxoaren 14ko 40/2002 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, baita Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 66/2008 Foru Aginduaren bidez ere. Lehenak erredakzio kontseiluko kideen agintaldia luzatu zuen, eta bigarrenak erredakzio kontseilua eta kontseilu editoriala aldatu eta zientzia kontseilua eratu zuen.

Aipatu den 5/1997 Foru Aginduaren 4.3 atalak ezartzen du erredakzio kontseiluko kideak lau urtetik behin berrituko direla, salbu Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzukoak, eta Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola izendapenak, kontseiluak berak proposatuta.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten bat egin du non adierazten baita berritu behar direla erredakzio kontseiluko lau kide eta kontseilu editorialeko kide guztiak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Anales del Sistema Sanitario de Navarra’’ aldizkariko erredakzio kontseilua berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Kontseiluko burua-Zuzendaria: Joaquín Manrique Escola.

Kontseilukide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo.

Kontseilukideak:

Carmen Beorlegui Arteta.

Maira Bes-Rastrollo.

Idoia Gaminde Inda.

Imanol Arozarena Martinicorena.

2. “Anales del Sistema Sanitario de Navarra’’ aldizkariko kontseilu editoriala berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Maite Mendioroz Iriarte.

Maddi Olano Lizarraga.

Marcos Hervella Garcés.

Javier Garjón Parra.

Pablo Aldaz Herce.

Francisco Javier Alonso Renedo.

Aránzazu González Miqueo.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzura eta Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalera.

4. Ebazpen hau jakinaraztea “Anales del Sistema Sanitario de Navarra’’ aldizkariko erredakzio kontseiluko eta kontseilu editorialeko kideei.

5. Emandako zerbitzuak eta haien dedikazioa eskertzea ateratzen diren kide hauei: José María Olaguíbel Rivera, Manuel García Cenoz, Esther Ezquerro Rodríguez, Begoña Bermejo Fraile, Ana Canga Armayor, Julio Sánchez Álvarez, Pilar Buil Cosiales, José Luis Pérez Gracia, Manuel Montesino Semper, Koldo Cambra Contín eta José Ignacio Encío Martínez.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 17an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1806994