139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

313/2018 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio “Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa” izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa irakasteko.

Ikusirik Pedro María Baile Torrea jaunak, “Athenea Business & Education Group, SL” entitatea ordezkatuz, hori baita Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren entitate titularra, eskaera aurkeztu duela baimena eman diezaioten “Gorputz eta Kirol Jardueren Animazioa” izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa irakasteko.

Ikusirik eskaera hori egin ondoren ekainaren 23ko 653/2017 Errege Dekretua argitaratu zela, eta, haren bidez, Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioko goi mailako teknikariaren titulua ezarri zela, eta curriculumeko oinarrizko alderdiak finkatu zirela; horrek ordezkatuko baitu eskatutako zikloa 2018-2019 ikasturtearen hasieratik aurrera.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Kontuan izanik aipatu ekainaren 23ko 653/2017 Errege Dekretuko xedapen iragankor bakarrean araututakoa.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 17. artikuluko e) letran ezarritakoa betez.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposatuta,

EBATZI DUT:

1. Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31008864) baimena ematea “Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa” izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa irakasteko; baimenak 2018-2019 ikasturtearen hasieratik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Adieraztea Hezkuntza Departamentuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek ageriko direla inskribatuta:

–Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra”.

–Helbidea: Espartza Bidea kalea, 5.

–Herria: Zizur Txikia.

–Udalerria: Zizur.

–Titularra:

–Ematen dituen irakaskuntzak: goi mailako Lanbide Heziketa, osaera hau duela:

1.–“Administrazioa eta Finantzak’’ heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa’’ lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

2.–“Zuzendaritzarako Laguntza’’ heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa’’ lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu, goizeko txandan.

3.–“Marketina eta Publizitatea’’ heziketa zikloa, “Merkataritza eta Marketina’’ lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

4.–“Nazioarteko merkataritza’’ heziketa zikloa, “Merkataritza eta Marketina’’ lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu, arratsaldeko txandan.

5.–“Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa” heziketa zikloa, “Ostalaritza eta Turismoa” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu, goizeko txandan.

6.–“Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

3. Gogoraraztea ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa egiteko, baldin eta Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. eta 17. artikuluetan jasotakoa betetzen baldin bada.

4. Ohartaraztea ikastetxeak duen baimena baliorik gabe utz daitekeela aurreko apartatuan aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1806679