139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2018ko ekainaren 29an egin batzar orokor arruntean, entitatearen bilkura aretoan egin baitzen, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.

Administrazio-espedientea interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hogeita hamar eguneko epean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta eragozpenak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin bat.

Lizarran, 2018ko uztailaren 2an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1808679