139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2018ko ekainaren 29an egin batzar orokor arruntean, entitatearen bilkura aretoan egin baitzen, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, 1/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onestea entitatearen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Administrazio-espedientea bizilagun edo interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar edo eragozpenak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz –aipatu foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen–.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2018ko uztailaren 2an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1808676