139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Administrazioak 2018-2019 ikasturtean Testuliburuak Doan Eskuratzeko Programa finantzatzearren ematen duen laguntzaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau xedatzen du: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, kontuan hartuko dira programa zein irakaskuntza etapatan aplikatuko den eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua”.

Editoreen Elkarte Nazionalak testuliburuen bilakaerari buruz egindako txostenak dioenez, testuliburuek %1,0ko igoera izan dute, eta, beraz, bidezko da 2018-2019 ikasturterako onetsitako zenbatekoei portzentaje hori aplikatzea.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegualdi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabaki dezakeela, liburu berria jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, %25 izanen da 2014-2015, 2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5, aldiz, liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan. Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Bestalde, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean, betiere aldez aurretik eskatuta eta arrazoiak txosten batean adierazita. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2019-2020 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte horretan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2018-2019 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2018-2019 ikasturtean Testuliburuak Doan Eskuratzeko Programa finantzatzen duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa onestea ikasle bakoitzeko, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez badira, ikasturtero berrituko dira.

3. Ikastetxe batek erabakitzen badu testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko irakasgai edo gai guztietako liburuak ez erabiltzea, administrazioak 2018-2019 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da doakotasun programaren barnean hauta daitezkeen liburu guztien artetik aukeratzen den kopuruaren arabera, aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentaje bat aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean zehazten den moduan.

Atal honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei.

4. Hezkuntza premia bereziak dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 56,45 euroko zuzkidura ezarri da 2018-2019 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horietan.

5. Hezkuntza Departamentuak erabilera orokorrerako ohiz kanpo erosten diren testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa baimendu eta finantzatu litzake, berrerabilera eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte, zehazten diren kasuetan eta baldintzekin betiere.

6. Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, %25 izanen da 2014-2015, 2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5, aldiz, liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan.

Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Ikastetxeek bi urtetan berritu ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean, betiere aldez aurretik eskatuta eta arrazoiak txosten batean adierazita. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2019-2020 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte horretan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, 2018-2019 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

8. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

9. Foru agindu honen kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

11. Foru agindu hau igortzea Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 28an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

I. ERANSKINA

Testuliburuen programa finantzatzeko modulua

IKASLE ETA IKASMAILA
BAKOITZEKO GEHIENEKO ZUZKIDURAK

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. ikasmailak

Gehieneko zuzkidura ikasmaila bakoitzeko

88,40 euro

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak

Gehieneko zuzkidura ikasmaila bakoitzeko

105,44 euro

Erabilera orokorreko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa(ikasleko eta irakasgaiko)

15,98 euro

HPBak dituzten ikasleak

56,45 euro

DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

182,13 euro

Erabilera orokorreko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa(ikasleko eta irakasgaiko)

21,30 euro

HPBak dituzten ikasleak

56,45 euro

II. ERANSKINA

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

Aukeratutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

Aukeratutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

1

%20

1

%14

2

%40

2

%29

3

%60

3

%43

4

%80

4

%57

5 edo gehiago

%100

5

%71

6

%86

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F1807177