139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Birmugatzea, Udalaren Hirigintza Planeko UE-11 unitatean. Behin betiko onespena

2018ko urtarrilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Esako Udalaren Hirigintza Planeko UE-11 unitatea birmugatzeko proiektuaren hasierako onespena. José Ramón Barcos Fletak sustatu du, Mercado y Desarrollo de Terrenos SL enpresa (IFK: B31452501) ordezkatuz.

Espedientea 20 eguneko epean egon da jendaurrean argitaratu zenetik, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin hirigintzako aprobetxamenduaren %10 eskudirutan jasota eta beharrezkoak diren izapide guztiak bete ondoren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Osoko Bilkuraren 2018ko ekainaren 7ko erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da Esako Udalaren Hirigintza Planeko UE-11 unitatea birmugatzeko proiektua. José Ramón Barcos Fletak aurkeztu du, Mercado y Desarrollo de Terrenos SL enpresa ordezkatuz.

Esan, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1808703