139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa puntuala Hirigintzako Udal Planean,
Sagasetako UC9 eta UC17 unitateetan.
Hasierako onespena

Idazki honen bitartez aditzera ematen da Eguesibarko Udalaren Osoko Bilkurak 2015eko abenduaren 1ean egin zuen ohiko saioan hasiera batez onetsi zuela aldaketa puntuala Hirigintzako Udal Planean, Sagasetako UC9 eta UC17 unitateetan, unitate horiek, hurrenez hurren, 9. poligonoko 163. eta 164. lurzatiekin bat egin dezaten.

Herritar orok aukera izanen du txostena kontsultatzeko, eta, hala nahi izanez gero, behar diren alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko ekainaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1808756