139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, kirol elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiarena. Elkarteek instalazio propioak izan behar dituzte, eta defizit ekonomikoa aurreikusi
2018ko ustiapen-kontuan

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 406426.

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea: Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea: Komunitate Garapeneko Alorra.

4.–Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdiaren xedea:

Deialdiaren xedea diru-laguntza ematea da irabazi-asmorik gabeko kirol elkarteei, zehazki instalazio propioak eta, aurreikuspenen arabera, 2018ko ustiapen-kontuan defizit ekonomikoa dituztenei.

Deialdiaren helburua:

Laguntza ekonomikoa ematea kirol elkarteei, ariketa fisikoa eta kirola sustatzen baitute, baldin eta finantzaketa arazoak badituzte beren helburuak lortzeko.

Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:

Diru-laguntza eskatzen duten kirol elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte, bestela eskaera onartuko ez baita:

1.–Kirol entitate gisa eraturik egotea, irabazi-asmorik ez izatea eta eskatzaile guztiak onartzea bazkide, inguruabar pertsonal edo sozialengatik inor diskriminatu gabe.

2.–Defizit ekonomikoa aurreikustea 2018ko ustiapen-kontuan.

3.–Udako eta neguko kirol instalazio propioak izatea; gutxienez, kanpoko igerilekuak eta igerileku estaliak.

Iruñean, 2018ko uztailaren 2an.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Esther Cremaes Mayorga.

Iragarkiaren kodea: L1808684