139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa 664. eta 1486. lurzatietan.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2018ko uztailaren 2an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa, Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 664. eta 1486. lurzatietan, antolamendu xehatuko elementuen aldaketei dagokiona, MAPSA SCLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Orkoienen, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1808662