139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2018ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko udal aurrekontuan aldaketak egiteko bi espediente.

Erabaki hori 2018ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork horien kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Espedientea: kreditu berezia, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) bi partidetan, 25.500,00 eurokoa eta 51.000,00 eurokoa, hurrenez hurren, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (76.500,00 euro) finantzatua.

2.–Espedientea: kreditua diru-sarreren bidez, gastuen 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) bi partidetan, 1.781,52 eurokoa eta 671,40 eurokoa, hurrenez hurren, 4. kapituluko (“Transferentzia arruntak”) partida batekin (2.398,92 euro) finantzatua.

Noain Elortzibarren, 2018ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1808716