139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Arradako uraren tasak borondatez ordaintzeko epea.
2018ko bigarren hiruhilekoa

Aditzera ematen da 2018ko abuztuaren 10ean bukatuko dela uraren hornidura eta saneamenduaren tasagatik igorritako kuotak, 2018ko bigarren hiruhilekoari dagozkionak, borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Banco Popular-en eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo El Cuende), 2018ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1808701