139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Kudeaketa Batzordeko burutza beste baten esku uztea

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2018ko ekainaren 29ko 47/2018 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:

“2018ko uztailaren 2tik 13ra udal-mugartetik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantziak beste baten esku uztea.

Abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Luzaideko batzorde kudeatzaileko burua naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta batzordekidearen esku uztea aipatu egunetan, alkateordeei dagokien bezala, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz.

2. Eskuordetza honen berri ematea M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta kudeaketa batzordeko kideari.

3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Luzaiden, 2018ko ekainaren 29an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1808651