139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua

130.733,72 euro

Gastuak, guztira:

130.733,72 euro

FINANTZIAZIOA:

Diru-sarrerak:

7. kapitulua

70.228,86 euro

8. kapitulua

60.504,86 euro

Finantziazioa, guztira:

130.733,72 euro

Lesakan, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1808761