139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Borondatez ordaintzeko epea, ondoko hauei dagokiena: herri-lurretako lurzati, larre eta herri-lurren eta Udalaren lurren errentamendu guztien kuotak, eta hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. 2018ko bigarren seihilekoa

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2018ko abuztuaren 31n bukatuko dela 2018ko bigarren seihilekoko zergak eta tasak, aurretik aipatutakoak, borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2018ko abuztuaren 1ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2018ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1808713