139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2018ko 1.etik 6.era bitarteko aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2018ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran eta zinegotzi guztiak bat etorrita, hasiera batean onetsi zituen 1.etik 6.era bitarteko aldaketak Cabanillasko Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Cabanillasen, 2018ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1808714