139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetza beste baten esku uztea

Udal honetako alkateak 520. Ebazpena eman du 2018ko uztailaren 2an. Hona hemen testua:

Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2018ko uztailaren 8tik 13ra bitartean, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez

EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Berta Arizkun Gonzálezen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2018ko uztailaren 8tik 13ra, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1808664