139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo dagoen bitartean, hots, 2018ko uztailaren 4tik 16ra (biak barne), haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Berriobeitiko Udaleko bigarren alkateorde Luis Miranda Orellaren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Berriobeitin, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1808700