139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ordenantza, Kirol jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2018ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kirol jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza, Kirol Batzordeak idatzia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Basaburuan, 2018ko uztailaren 2an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1808696