139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Azueloko Udalak, 2018ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabakia 2018ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 59.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.200,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.480,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 22.760,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 18.450,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 28.920,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 131.810,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 23.400,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 49.810,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.400,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 52.600,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 600,00 euro.

Gastuak, guztira: 131.810,00 euro.

Azuelon, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L1808650