139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Arantzako Udalak, 2018ko uztailaren 2an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arantzako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua eta Udalaren ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan ondoko hauek: Mentxu Peña Lizarazu andrea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena jauna eta Jose Javier Mitxelena Ordoki jauna.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arantzan, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1808849