139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2018 aurrekontu-aldaketa 2018ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek erreklamazio edo alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsita geldituko da.

Mutiloan, 2018ko ekainaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1808673