139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko Vianako Udalaren zerbitzuko jarduera turistiko eta kulturaletako ofizialaren lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratazio bidez. Behin-behineko zerrenda

Ikusirik izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia, aldi baterako kontratazio bidez Vianako Udalaren zerbitzuko jarduera turistiko eta kulturaletako ofizialaren lanpostuan aritzeko. Deialdia Alkatetzaren 289. Dekretuaren bidez onetsi zen, 2018ko maiatzaren 10ean, 2018ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, eta horren akatsen zuzenketa 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

Deialdi hori arautzeko onetsi eta argitaratu ziren baldintzetako 5. oinarriarekin bat,

EBATZI DUT:

1.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, I. eranskinean ageri dena.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila agintzea, interesdunek aipatu zerrendaren gaineko erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean.

Vianan, 2018ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

I. ERANSKINA

Behin-behineko zerrenda

–Onartuak:

ALVAREZ MARTINEZ, ISABEL

ARAMAYO MARTINEZ, NOEMI

ARAZURI SOBA, PATRICIA

AZPIROZ PEREZ, PILAR

BURUAGA MIRURI, DIEGO

CRESPO OLANGUA, RAQUEL

DULCE JIMENO, MARIA ANGELES

DUQUE MARTINEZ, AITANA

ECHEVERRIA ARRONIZ, JOSE LUIS

ELIA TOLEDANO, AMAIA

OLORIZ ABADIA, CONCEPCION

SAINZ ARRIETA, SANDRA

SAINZ GONZALEZ, MAGDALENA

SANCHEZ CORCUERA, RAQUEL

SILANES MONREAL, AMAYA

ZABALETA ALVAREZ, ITSASO

ALZOLA MAGUNAGOITIA, IZASKUN

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1808762