139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Lanpostu bat gehitzea Udaltzaingoko udaltzain izateko deialdian

Alkatetzaren uztailaren 3ko 796/2018 Ebazpenaren bidez onetsia.

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2017ko azaroaren 2an egindako ohiko bilkuran, Altsasuko Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen eta 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 17an.

Deialdiaren 1. oinarriari jarraikiz, deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitu daiteke hautaketa prozesua bitartean eta lanpostuen hautaketa egin baino lehen, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, hau da, deialdia onetsi ondoren sortzen diren premiengatik, baina, betiere, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen.

Deialdiaren proba guztiak eginda, bi izangaik gainditu dituzte proba guztiak. Hurrengo tramitea lanpostu hutsen hautaketa izanik, hori gauzatu baino lehen, bidezkoa da erabaki bat hartzea lanpostuen kopurua handitzeko aukerari buruz (deialdiaren 1. oinarria).

Aintzat harturik deialdiaren oinarriak onetsi zirenetik 2018ko plantilla organikoan udaltzain izateko bi lanpostu huts agertzen zirela (aurreko urtean bi udaltzainek erretiroa hartu zuten), zilegi da lanpostu horiek betetzea.

Horrenbestez:

ERABAKI DUT:

1. Onestea lanpostu bat gehitzea Altsasuko Udaltzaingoko udaltzain lanpostu bat betetzeko deialdian. Hortaz, deialdian behar bezala identifikatu zen lanpostu bakarrari beste bat gehitzen zaio, hain zuzen ere Udalaren plantilla organikoan 3.3 zenbakia duena, gaur egun hutsik baitago. Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko azaroaren 2an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen deialdia, eta haren oinarriak 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 17an.

2. Ebazpen hau igortzea aipatu prozesuaren epaimahaiari, eta argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; orobat, honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkura arruntean.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Berraztertzeko helegitea, Alkatetzaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.

Altsasun, 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1808852