139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

364/2018 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” izeneko Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa irakasteko.

Ikusirik Roger Saladich Luque jaunak, “Format en Formacio Profesional SL” entitatea ordezkatuz, hori baita Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren entitate titularra, eskaera aurkeztu duela ikastetxeari baimena eman diezaioten “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” izeneko Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa irakasteko, eta, horren harira, espediente bat bideratu dela.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 17. artikuluko e) letran ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” izeneko Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa irakasteko, 2018-2019 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Adieraztea Nafarroako Gobernuaren Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek ageriko direla inskribatuta:

Ikastetxearen kodea: 31014852.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: Escuela Vitae Huarte.

Helbidea: Udaletxe plaza, 5.

Herria: Uharte.

Udalerria: Uharte.

Titularra: Format en Formacio Profesional SL.

Baimendutako ikasketak:

–“Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” izeneko Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

–“Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa” izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 4 unitate (2 lehenbiziko mailan eta 2 bigarren mailan); gehienez ere 120 ikaspostu, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

3. Gogoraraztea ikastetxeak Ugarrandia kaleko 2. zenbakian dagoen kiroldegia erabiliko duela, Uharteko Udalak utzita, baita Iheltz herrian dagoen zaldi eskola ere. Horrenbestez, ezarri egin beharko da zer ordutan erabili ahal izanen dituzten eremu partekatuak ikastetxeko ikasleek, eta zer ordutan erabili ahal izanen dituzten kiroldegiko nahiz zaldi eskolako erabiltzaileek.

4. Gogoraraztea, era berean, ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

5. Ohartaraztea ikastetxeak duen baimena baliorik gabe utz daitekeela aurreko apartatuan aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 31n.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1807435