139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1659/2018 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zerbitzu eginkizunak luzatzen baitzaizkie Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunen araubidean betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian aukeratu ziren irakasleei, egindako lanaren memorian balorazio positiboa izan baitute. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 16ko 701/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatutako deialdia.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 16an emandako 701/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun horiek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2016ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote ikastetxeko zuzendariari. Memoria hori zentroko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio positiboa izateak zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea ekarriko du.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 23ko 2466/2016 Ebazpenaren bidez, 2016ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean zerbitzu eginkizunen araubidean betetzeko destino batzuk esleitu zitzaizkien merezimendu lehiaketaren deialdi horretan aukeratutako izangaiei.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 16ko 701/2016 Ebazpenean onetsitako merezimendu lehiaketaren deialdia betez, destino batzuk esleitu zitzaizkien zenbait pertsonari, zerbitzu eginkizunen araubidean. Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak pertsona horien zerrenda igorri dio Giza Baliabideen Zerbitzuari, balorazio positiboa izan baitute haiek aurkeztutako memoriek.

Bestetik, 2018ko maiatzaren 9aren eta 21aren artean, agiri bana aurkeztu zuten M.ª Carmen Segura Urra andreak, María Rosa Aguirre Sengáriz andreak eta Yolanda Contreras Orzaiz andreak, eta haietan adierazten zuten hizkuntzaren arloko orientatzailearen lanpostua betetzeari uko egiten ziotela, zerbitzu eginkizunen araubidean, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko Psikikoen Taldean.

Horrenbestez, egoki da hiru ikasturtez luzatzea ebazpen honetako eranskinean ageri diren pertsonei esleitutako zerbitzu eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zerbitzu eginkizunak luzatzea ebazpen honetako eranskinean ageri diren irakasleei, egindako lanaren memorian balorazio positiboa izan baitute. Pertsona horiek Irakasleentzako Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroan (NHBBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu zituzten. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 16ko 700/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatutako deialdia.

2. Luzapen horiek 2018ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Deialdien Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura eta Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, egoki diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 23an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

ERANSKINA

DEITURAK ETA IZENA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Albizu Gabari, M.ª Amaya

2018/09/01

2021/08/31

Ardanaz Aicua, Juliana Isabel

2018/09/01

2021/08/31

Baños Ayesa, M.ª Idoya

2018/09/01

2021/08/31

Barbarín Marquínez, M.ª Begoña

2018/09/01

2021/08/31

Eslava Garijo, M.ª Elena

2018/09/01

2021/08/31

Esparza Sáez, M.ª Teresa

2018/09/01

2021/08/31

Huici Urmeneta, M.ª Camino

2018/09/01

2021/08/31

Laquidáin Imirizaldu, Luis Javier

2018/09/01

2021/08/31

Lerga Jiménez, M.ª Nieves

2018/09/01

2021/08/31

López Gimeno, M.ª Victoria

2018/09/01

2021/08/31

Maraví Artieda, Pablo

2018/09/01

2021/08/31

Moreno Solana, Ainara

2018/09/01

2021/08/31

Mugiro Sorabilla, M.ª Purificación

2018/09/01

2021/08/31

Navarro Balaguer, Sandra Asunción

2018/09/01

2021/08/31

Santesteban Ezcurra, Isabel

2018/09/01

2021/08/31

Sebastián Del Cerro, Luis Vicente

2018/09/01

2021/08/31

De Ulibarri Del Portillo, M.ª Teresa

2018/09/01

2021/08/31

Iragarkiaren kodea: F1806879