139. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1613/2018 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zerbitzu eginkizunak luzatzen baitzaizkie Irakasleari Laguntzeko Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian aukeratu ziren irakasleei, egindako lanaren memorian balorazio positiboa izan baitute. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 16ko 700/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatutako deialdia.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 16an emandako 700/2016 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketaren deialdia egin zen Irakasleari Laguntzeko Zentroetan (ILZ) zuzendari eta aholkulari aritzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunen araubidean betetzeko.

Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun horiek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2016ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote ikastetxeko zuzendariari. Memoria hori ikastetxeko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio positiboa izateak zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea ekarriko du.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 23ko 2466/2016 Ebazpenaren bidez, 2016ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean zerbitzu eginkizunen araubidean betetzeko lanpostu batzuk esleitu zitzaizkien merezimendu lehiaketaren deialdi horretan aukeratutako izangaiei.

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuak memorien balorazio positiboa igorri dio Giza Baliabideen Zerbitzuari; memoria horiek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 16ko 700/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako merezimendu lehiaketaren deialdiaren harira zerbitzu eginkizunen araubidean betetzeko destinoak esleipenean hartu zituzten pertsonek aurkeztu dituzte (eranskinean jaso dira).

Horrenbestez, egoki da pertsona horiei esleitutako zerbitzu eginkizunak beste hiru ikasturterako luzatzea.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zerbitzu eginkizunak luzatzea ebazpen honetako eranskinean ageri diren irakasleei, egindako lanaren memorian balorazio positiboa izan baitute. Pertsona horiek Irakasleari Laguntzeko Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu zituzten. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 16ko 700/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatutako deialdia.

2. Luzapen horiek 2018ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Deialdien Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura eta Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, egoki diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 18an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

ERANSKINA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA ETA HERRIA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Agudo Arrarás, Eva

Hizkuntzako, Gizarte Zientzietako eta Giza Zientzietako aholkularia. Iruña.

2018/09/01

2021/08/31

Agramonte Ochoa, Beatriz

ILZko zuzendaria. Tafalla.

2018/09/01

2021/08/31

Vinyals Gámez, María Alcázar

Bigarren Hezkuntzako aholkularia. Iruña.

2018/09/01

2021/08/31

Jiménez Goya, María

ILZko zuzendaritza. Lekaroz.

2018/09/01

2021/08/31

Razquin Tellería, José Manuel

Lehen Hezkuntzako aholkularia. Iruña.

2018/09/01

2021/08/31

Sara Pérez, Idoia

Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularia. Iruña.

2018/09/01

2021/08/31

Iragarkiaren kodea: F1806771