2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko, 2. poligonoko 137., 139., 140. eta 141. lurzatietan. Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2018ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, gaien zerrendako 9. puntuan erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea “Barasoaingo parke eolikoa” izeneko proiektuan sartutako lurren desafektazioa eta lagapena, 2. poligonoko 137., 139., 140. eta 141. lurzatiak aipatzen dituena. Proiektua “Gas Natural Fenosa Renovables SLU”-k aurkeztu du, eta eskatu du haize-sorgailuak eraikitzea aipatutako lurretan. Bai eta espedientea presakotzat jotzea ere.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, Osoko Bilkurak presakotzat jo baitu, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Barasoainen, 2018ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1808643