138. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Besterengarritasun-deklarazioa, 2. poligonoko 533. lurzatian

Arguedasko Udalak, 2018ko ekainaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

Lehenbizikoa.–Arguedasko 2. poligonoko 533. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea. Lurzati hori Arguedasko Udalaren ondare ondasuna da, eta bere azalera, osotara, 20.187,21 metro koadrokoa da.

Bigarrena.–Baldintza agiria onestea, 2. poligonoko 532. lurzatiaren (besterentzekoa den lurzatiaren mugakidea) jabeari zuzenean saltzeko idatzia, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera handitzeko edo/eta instalatzeko, bizilagunen interes orokorreko deklaratu baita; bai eta haren balorazio teknikoa, espedientean dagoena, onestea ere.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabeteko epean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten haien eskubideak defendatzeko.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 122. artikuluan xedatuari jarraituz.

Jendaurrean egon bitartean, agiriak Arguedasko Udalaren bulegoetan aztertu ahalko dira.

Arguedasen, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1808647