2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Alkatetza beste baten esku uztea ezkontza zibila egiteko
2018ko uztailaren 16an ezkontza zibila eginen da Artzibarko udaletxean.
Aintzat harturik aipatu egintzei buruzko indarrean dagoen araudia (hain zuzen ere, Kode Zibilaren 51. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikulua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikulua eta hurrengoak eta 114. artikulua eta hurrengoak, ezkontza zibilak baimentzearen arloan Kode Zibila aldatu zuen abenduaren 23ko 35/1994 Legea eta Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erregelamenduaren 238. artikulua), Artzibarko alkateak, ekainaren 29ko 7/2018 Ebazpenaren bidez, honako hau
EBATZI DU:
1. Udal honetako zinegotzi Javier María Diez Huguet eskuordetzea 2018ko uztailaren 16an izanen den ezkontza zibila egiteko.
2. Adieraztea eskuordetze honek ondorioak sortuko dituela ebazpenaren datatik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Aipatu ezkontza zibila Artzibarko Udalaren egoitzetan egiteko baimena ematea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Javier María Diez Huguet zinegotziari eta ezkongaiei, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehenbiziko bilkuran.
Artzibarren, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1808621