2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
1A lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian
(4. azpieremuko 10. hiri unitatea eta 14. azpieremuko
9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea 1A zenbakiko lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian dagoena (4. azpieremuko 10. hiri unitatea eta 14. azpieremuko 9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.
Hasierako prezioa: 50.765,00 euro.
Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), abuztuaren 22ko 14:00ak baino lehen.
Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2018ko ekainaren 14an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1808314