138. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n, 2/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz.

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria

Kreditu-gehigarriaren espedientea, 71,17 eurokoa; haren bidez kreditua esleitzen da, gastu berariazko eta zehatz bat egiteko, hurrengo ekitaldira geroratzen ahal ez delako eta dagoen kreditua, aski ez bada ere, handitu ezin delako.

GASTUAREN GEHIKUNTZA:

Azpiegituren Planeko obrak, erregulazio biltegiak: 71,17 euro.

Gastuak, guztira: 71,17 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 71,17 euro.

Finantzaketa, guztira: 71,17 euro.

Cintruenigon, 2018ko ekainaren 29an.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1808622