2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Xehetasun-azterketa, Luis Peñalva zeharkaleko 7an. Hasiera bateko onespena
Milagroko Udalak, 2018ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, lerrokadurak birdoitzeko Luis Peñalva zeharkaleko 7an, Sara Pardo Pejenautek eta David Ibañez Puentek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, kasua bada, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Milagron, 2018ko ekainaren 29an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1808626