2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDILIBARRI
Enkantea, herri-lur bat adjudikatzeko
Xedea: Otxondoa alderdiko 2. poligonoko 227. lurzatia enkantean ateratzea.
Adjudikatzeko modua: ahozko posturen bidezko enkante publikoa.
Esleitu beharreko unitateak: 12,94 hektarea (lote bakarra).
Hasierako prezioa: 130,00 euro/lotea.
Errentamenduaren aldia: 2020ko abuztuaren 2ra arte.
Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.
Baldintza-agiria: Antzingo udal bulegoetan dago interesdunen eskura (Estación kalea, 21, Antzin).
Enkantearen tokia eta eguna: enkantea Antzingo Udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun natural iragan eta hurrengo egun baliodunaren goizeko 11:00etan.
Mendilibarrin, 2018ko ekainaren 29an.–Kontzejuko burua, Javier Azcona Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L1808649